Hiru egun horietan, musikak, kirolak, gastronomiak, haurrentzako jarduerek eta jai-giroak berriro beteko dituzte auzoko kaleak. Laudioko alkateak, Ainize Gastakak, nabarmendu duenez, “Latiorroko jaiak auzoak urtero itxaroten duen hitzorduetako bat dira, eta auzoko elkarteek, bizilagunek eta eragileek elkarlanean antolatzeko eta gozatzeko duten gaitasunaren erakusgarri dira”. Ildo horretan, herritarrak egitarauko jardueretan parte hartzera animatu ditu, eta azpimarratu duenez, “adin guztientzako jaiak izatea nahi dugu, musikaz, kirolaz, gastronomiaz eta tradizioaz gozatzeko aukera izan dezagun, betiere errespetuan eta elkarbizitzan oinarrituta”.
Egitaraua irailaren 18an, ostiralean, hasiko da, 18:00etan, auzoko kaleetan zehar egingo den danborradarekin. Latiorro HHI eta Jesuri Guraso Elkartearen eskutik egingo da, Latiorro HLHI eta Jesuri IGEren laguntzarekin. Ondoren, 19:00etan, txupinazoaren eta buruhandien txanda izango da, Galtzagorri eta Sorgiñarekin batera.
Arratsaldean zehar, Lankaietako Lagunak taldearen kalejira izango da eta, 20:00etan, familia osoarentzako ikuskizuna Untzueta plazan. Ondoren, Untzueta Dantza Taldearen emanaldia izango da Kamaraka kalean. Jardunaldia zuzeneko musikarekin amaituko da: 21:00etatik aurrera, Corazón Oxidado taldearen kontzertua izango da, Fito & Fitipaldis taldeari egindako omenaldia, eta, ondoren, Argitu Erromeria eta DJ Katiuska arituko dira.
Irailak 19, larunbata, izango da jaietako jarduerez beteriko egunetako bat. Jardunaldia 08:00etan hasiko da, Orkatzak Mendi Klubak antolatutako XVI. Mendi Martxarekin. 11:00etatik aurrera, puzgarriak, jolasak eta haurrentzako tailerrak izango dira Kirikiño Aisialdia Taldearekin. Eguerdian, hainbat ekintza egingo dira, hala nola Latiorro tabernako igel-txapelketa eta San Roque Musika Elkartearen kalejira.
14:30ean, herri-bazkaria egingo da Kamaraka kalean. Arratsaldean, berriz, bingoa, mus txapelketa eta haurrentzako kirol-jarduerak izango dira Arriskuzubi taldearekin, Gorbea kalean.
Larunbat arratsaldean eta gauean ere musikak protagonismo handia izango du, batukadarekin, Three Killer Zombies taldearen kontzertuarekin eta DJ SospechosoDespAM-en emanaldi batekin. 21:00etatik aurrera, berriz, Deriba + Zutik Erromeria + DJ Masa talde eta artistek joko dute.
Irailak 20, igandea, 08:00etan hasiko da, Kamaraka kalean egingo den XXXV. marmitako txapelketarekin. Goizean zehar, Arloteen ohiko poteoa, kazolen aurkezpena eta Itxarkundia Dantza Taldearen emanaldia izango dira Untzueta plazan.
14:00etan, zozketa eta sari-banaketa egingo dira eta, 15:00etan, jaietako beste une gastronomikoetako bat iritsiko da: marmitako bazkaria. Arratsaldean, bingoa eta DJ Kelmen-en emanaldia izango dira, eta, ondoren, 19:00etan, ohiko txokolatada. Jaiak 21:00etan amaituko dira.
Jai seguruak, berdinzaleak eta indarkeriarik gabeak
Jai-egitarauaren barruan, Laudioko Udalak bere konpromisoa berretsi du jai seguruak, berdinzaleak eta indarkeria matxista, sexista eta LGTBIQ+fobikorik gabekoak sustatzeko.
Helburu horrekin, jai-egunetan Beldur Barik informazio-, babes- eta sentsibilizazio-gunea jarriko da Kamaraka kalean, txosnen ondoan. Gunean genero eta sexualitatearen arloan espezializatutako profesionalak egongo dira, eta arreta integrala, konfidentziala eta doakoa eskainiko dute.
Ildo horretan, alkateak Beldur Barik gunea izatearen garrantzia ere azpimarratu du, eta adierazi duenez, “dibertsioa eta jai-giroa beti uztartu behar dira jai seguru, berdinzale eta edozein indarkeria motarik gabekoekin”.
Gunean informazioa eta aholkularitza jaso ahal izango da, balizko eraso sexista edo LGTBIQ+fobikoen aurrean laguntza eskatu eta errespetuan, berdintasunean eta erantzunkidetasun kolektiboan oinarritutako jaiak sustatzen lagundu. Zerbitzua irailaren 18an, ostiralean, eta 19an, larunbatean, 22:00etatik 02:00etara egongo da martxan.
Egitarau honekin, Latiorrok adin guztientzako proposamenez beteko ditu berriro jaiak, tradizioa eta jarduera berriak uztartuz eta ospakizunerako eta elkarbizitzarako egun batzuk sustatuz, pertsona guztiek askatasunez, errespetuz eta beldurrik gabe gozatu ahal izan dezaten.