Laudioko Udalak desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautuko duen ordenantza berritzeko prozesua abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Herritarren eta eragileen ekarpenak irailaren 21etik urriaren 20ra arte jasoko dira, udalerri irisgarriago bat eraikitzeko helburuarekin.

Laudioko Udala desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela ematea eta erabiltzea arautuko duen udal ordenantza berria prestatzen ari da. Helburua
araudia eguneratzea eta sistema eraginkorragoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara hobeto egokitua izatea da.

Horretarako, Udalak herritarren, elkarteen eta araudiaren eraginpean egon daitezkeen erakundeen parte-hartzea sustatu nahi du. Ekarpenak irailaren 21etik urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira, biak barne.

Aparkatze-txartela mugikortasun murriztua duten pertsonen autonomia eta irisgarritasuna hobetzeko tresna garrantzitsua da. Horregatik, ordenantza berria prestatzerakoan herritarren ekarpenak kontuan hartu nahi ditu Udalak.

Txartelaren ezaugarri nagusiak

Gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera:

• Txartelak Europar Batasun osoan balioa du.
• Jatorrizko agiria beti ikusgai egon behar da.
• Gordetako tokietan aparkatzea, eta baita debekatutako guneetan ere ezinbesteko denboran (pasabideak edo vadoak oztopatu gabe).
• Iraupena: 5 urteko balioa du.

Txartela gaizki erabiltzeak (kopiak, lagatzea...) 300 euro arteko isunak eta txartela galtzea ekar ditzake.

Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Altunak azpimarratu duenez, “ordenantza berritzeak irisgarritasunaren arloan aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko du, eta herritarren parte-hartzea funtsezkoa izango da araudia ahalik eta egokiena izan dadin. Horregatik, herritarrak, elkarteak eta eragileak beren ekarpenak egitera gonbidatu nahi ditugu, araudi hau guztion beharrak kontuan hartuta osatu ahal izateko”.

Ordenantza-proiektua kontsultatu eta ekarpenak egiteko aukera dago Udalaren parte-hartze atarian.

Egin zure ekarpena eta lagundu Laudio irisgarriago bat eraikitzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide