Izen bat, milaka ideia, bozka bat... Laudio Antzokia!

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Badugu izena: Laudio Antzokia. 692 herritarrek parte hartu dute azken bozketan, eta Laudio Antzokia nagusitu da botoen %70,66rekin.

Izen baten bila hasi zen bidea, 146 proposamen jaso zituen lehen geltokian, hiru aukera iritsi ziren azken txanpara eta, azkenik, 692 herritarrek eman dute azken hitza.

Laudioko arte eszenatoki berriak Laudio Antzokia izena izango du.

Irailaren 29tik urriaren 5era egindako herri-bozketan hiru aukera izan dituzte mahai gainean Laudion erroldatutako herritarrek: Laudio Antzokia, Larra Antzokia eta Taupada. Parte-hartzea handia izan da: guztira 692 boto baliodun jaso dira, boto zuririk gabe.

* Laudio Antzokia: 489 boto (%70,66)
* Larra Antzokia: 113 boto (%16,33)
* Taupada: 90 boto (%13,01)

Ainize Gastaka alkateak herritarren parte-hartzea nabarmendu du: “Antzoki berriari izena jartzea baino zerbait gehiago izan da prozesu hau. Hasieratik nahi genuen herritarrek espazio berri hau bere egitea, eta izena elkarrekin aukeratzea horretarako lehen urratsetako bat izan da. 146 proposamen jaso genituen
lehenengo, eta ia 700 lagunek hartu dute parte azken erabakian. Horrek erakusten du antzoki berriak interesa eta ilusioa piztu dituela herrian”.

Bestetik, Laudioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie bide honetan parte hartu duten guztiei: lehen fasean euren ideiak partekatu zituztenei, proposamenak
lantzen parte hartu dutenei eta azken bozketan euren aukera egin duten 692 herritarrei. Parte-hartze prozesua amaitu bada ere, antzokiaren ibilbide berria hasi besterik ez da egin.

Hemendik aurrera, Laudioko kulturaren eta arte eszenikoen etxe berriak badu izena: Laudio Antzokia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide