Urriaren 15etik aurrera, gidabaimena lortzeko azterketa teorikoak formatu informatizatuan egingo dira Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Gidabaimena lortzeko azterketa teorikoak urriaren 15etik aurrera egingo dira Laudioko Udalaren Garapen Agentzian egokitutako gela informatizatuan.

Instalazioak 20 ordenagailu-postu ditu, eta orain arte Amurrioko azterketa-zentroan paperean egiten ziren probak hartuko ditu.

2025ean, gutxi gorabehera, 1.100 azterketa teoriko egin ziren paperean. Urriaren 15etik aurrera, probak Laudioko instalazio berrietan egingo dira, hilean bi deialdi inguruko maiztasunarekin, orain arteko erritmo berari eutsiz.

Azterketen ezaugarriak

Formatu informatizatuak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako irisgarritasun-aukerak eskaintzen ditu. Azterketa egiten dutenek irakurketa errazera egokitutako testuak eta irudiak erabili ahal izango dituzte, eta proban zehar audio-laguntza eskatu. Aukera horiek ez zeuden eskuragarri paperezko formatuan; horregatik, egokitzapen horiek behar zituzten pertsonek Gasteizera joan behar zuten azterketa teorikoa egitera.

Gainera, Cl@ve sisteman daudenek azterketaren emaitza egun berean kontsultatu ahal izango dute MiDGT aplikazioaren edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) egoitza elektronikoaren bidez.

Deialdiak eta kokapena

Probak Laudioko Udalaren Garapen Agentziako gela informatizatuan egingo dira, 20 ordenagailu-posturekin hornituta.

Inguruan jarduten duten eta Laudio azterketa-zentro gisa gaituta duten bi autoeskolak arduratuko dira ikasleei deialdi bakoitzaren lekua, data eta ordua jakinarazteaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide