Laudioko auzoetako eta landa-eremuko ibilaldi partizipatiboen egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Ibilaldiak urriaren 19tik azaroaren 3ra egingo dira, auzo-batzarrak egin aurretik.

Datozen auzo-batzarren harira, Laudioko Udalak udalerriko auzoetan eta landaeremuan egingo diren hamar ibilaldi irekien egutegiaren berri eman du. Ibilaldiak urriaren 19tik azaroaren 3ra bitartean egingo dira.

Ibilbideak auzo-kontseiluekin aurrez egindako bileretan adostu dira, eta topaketa horietan landutako gaiei jarraipena emateko balioko dute. Horrela, aurretik identifikatutako egoerak bertatik bertara aztertu eta bizilagunen ekarpen berriak jasoko dira.

Ibilaldiak herritar guztiei irekita egongo dira, eta Udaleko hainbat arlotako teknikariek ere parte hartuko dute. Helburua auzotarren oharrak jasotzea da, espazio publikoen egoerari eta erabilerari, eguneroko beharrei nahiz eremu bakoitzean egin daitezkeen hobekuntzei buruz.

Ibilaldietan hainbat gai landu ahal izango dira, besteak beste, mugikortasuna, irisgarritasuna, topaguneak, elkarbizitza, natura-ingurunea, eremuen arteko loturak eta gaur egun gutxi erabiltzen diren espazioen erabilera.

Aurrez aurre nahiz online parte hartzea

Parte hartu nahi duten herritarrak dagokien elkargunera joan ahal izango dira, zehaztutako egun eta orduetan.

Era berean, ibilaldietan aurrez aurre parte hartu ezin dutenek udalaren webgunearen bidez egin ahal izango dituzte ekarpenak. Horretarako, urriaren 19tik aurrera, ibilaldi bakoitzaren ibilbidea eta galdetegi orokor bat izango dituzte eskuragarri, beren iradokizunak eta oharrak helarazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide