Laudioko Udalak ludotekan azarorako izena emateko epea irekiko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Izen-emate epe berriarekin batera, zerbitzua erabiltzeko adin-irizpidearen eguneraketa jakinarazi du Udalak.

Laudioko Udalak Parkea Kultura Topagunean kokatutako udal ludotekan azarotik aurrera parte hartu nahi duten haurrentzako izen-emate epe berria irekiko du.

Izen-emate berriak egiteko aukera izango dute oraindik zerbitzuan izena eman ez duten familiek, betiere ludotekaren erabilera-baldintzak eta gehieneko edukiera errespetatuta.

Era berean, Udalak ludotekako hartzaileen adinari buruzko irizpidea eguneratu du. Aurrerantzean, 2016 eta 2024 urteen artean jaiotako haurrek izango dute zerbitzua erabiltzeko aukera, bi urteak barne. Jaiotza-urtea erreferentziatzat hartuko da, haur bakoitzaren urtebetetze-eguna kontuan hartu gabe.

Gainerako erabilera-baldintzek bere horretan jarraituko dute. Lau urtetik beherako haurrek heldu arduradun batekin egon beharko dute, eta instalazioaren gehieneko edukiera 42 pertsonakoa izango da, haurrak eta helduak barne.

Ludotekaren ohiko ordutegia astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:45era izango da, eta ostiraletan 17:30etatik 19:30era.

Izen-emateari buruzko informazioa:
• Izen-ematea: Urriaren 19tik 25era
• Behin behineko zerrenda: Urriaren 26an
• Ordaintzeko epea: Urriaren 27tik 29ra (ziurtagiria ekarri)
• Behin betiko zerrenda: Urriaren 30ean
• Non: Kultura Etxean eta Ludotekan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide