KLIMA Azoka Aldai plazan izango da urriaren 24an, klima-aldaketaren inguruan hausnartzeko eta ikasteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Zazpi karpa tematiko, jolasak eta jarduera parte-hartzaileak izango dira Aldai plazan. Horrez gain, Euskadiko energia-ereduari buruzko hitzaldia eskainiko da.

Urriaren 24an, larunbata, KLIMA Azoka egingo da Laudioko Aldai plazan, ASTEKLIMA 2026 ekimenaren baitan. Klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea helburu duen jarduera izango da, adin guztietako pertsonei zuzendua.

11:30etik 18:30era, herritarrek zazpi karpa tematikotan antolatutako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Jolasen, dinamika parte-hartzaileen eta esperientzia interaktiboen bidez, klima-aldaketaren inguruko hainbat kontzeptu ezagutu eta eguneroko ohituretan egin daitezkeen aldaketa txikien garrantzia landuko da.

Euskadiko energia-ereduari buruzko hitzaldia

Azokaren barruan, 12:00etatik 13:00etara, “Euskadiko energia-eredua” izeneko hitzaldia eskainiko dute Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) teknikariek, Aldai plazako energiari buruzko karpan.

Saioan, Euskadiko egungo energia-egoera azalduko da, baita energia berriztagarrien erabilera handitzeko eta trantsizio energetikoan aurrera egiteko dauden erronka nagusiak ere.

Bi jarduerek klima-aldaketaren eta energiaren inguruko informazioa herritarrengana modu hurbil eta ulergarrian helaraztea izango dute helburu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide