Laudioko Udala Santa María del Yermo santutegiaren inguruko zelaietan itxitura bat jartzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Laudioko Udala Santa María del Yermo santutegiaren inguruko zelaietan itxitura bat egiten ari da, larreen mantentzea errazteko, abereen larratzea bultzatzeko eta sastraken hedapena kontrolatzeko.

Jarduketa inguruko abeltzainek eta auzotarrek egindako eskaerari erantzuten dio. Itxituraren bidez, abereak Zura jatetxearen eta santutegiaren ingurura jaistea eragotzi nahi da, eta eremuaren erabilera desberdinak bateratzea.

Orain arteko lanak Udalaren baliabide propioekin egin dira. Jarduketa amaitzeko, eskola zaharren inguruan pasabide kanadar eramangarri bat jartzea falta da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide