Laudioko adinekoentzako udal jantokia martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Adineko pertsonen proportzio handiena duten udalerrietako bat da Laudio. Ildo horretan, Udalak Adinekoentzako Udal Jantoki Zerbitzua jarri du martxan, Karmeneko Ama Birjinaren kalean kokatuta dagoena. Zerbitzua gaur, azaroaren 2an, abiatuko da, proiektu pilotu gisa, eta bi helburu ditu: janari orekatu eta osasungarria eskaintzea eta, aldi berean, elkartzeko eta elkarrekin egoteko gune bat sortzea.

Jantokia astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 13:30etik 15:00etara, jaiegunetan eta abuztuan izan ezik. Lehen fase honetan, egunean 25 menu eskainiko dira.

Menu bakoitzaren prezioa erabiltzaile bakoitzaren bizikidetza-unitateko diru- sarreren arabera ezarri da. Gainera, kontsumitutako menuak baino ez dira ordainduko. Egunen batean jantokira joan ezin izanez gero, absentzia jakinarazi eta justifikatu beharko da, menua kobratu ez dadin. Likidazioa hilero egingo da.

Zerbitzua abian jartzea udalerriko adineko pertsonen iritziak eta beharrak jasotzeko egindako lan-prozesu baten emaitza da. Horretarako, galdetegi bat egin da, eta jasotako ekarpenek Laudioko errealitateari erantzun nahi dion proiektua definitzen lagundu dute.

Lehen plaza-esleipenean, bakardadearekin, zaurgarritasunarekin eta mendekotasunarekin lotutako irizpideak hartu dira kontuan, baliabide hau gehien behar dezaketen pertsonei lehentasuna emateko.

Proiektu pilotua denez, zerbitzua abian jartzeak haren funtzionamendua ezagutzeko, bilakaera ebaluatzeko eta etorkizunera begira egon daitezkeen hobekuntzak eta beharrak identifikatzeko aukera emango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide