Laudioko Udalak azaroaren 29ko hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketa egin du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Laudioko Udalak atzo goizean egin zuen, 08:30ean, osoko bilkuren aretoan, azaroaren 29an egingo diren hauteskunde orokorretako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa.

Guztira, udalerrian eratuko diren 24 hauteskunde-mahaietako titularrak eta ordezkoak izendatu dira.

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan (LOREG) ezarritakoaren arabera, zozketa publiko bidez aukeratu dira mahai bakoitzeko presidentea eta bi mahaikideak. Horretarako, araudiak ezarritako baldintzak bete behar dituzte hautatutako pertsonek: dagokion hautesle-erroldan agertzea, irakurtzen eta idazten jakitea eta 70 urtetik beherakoa izatea. Presidentetzarako, gainera, Batxilergoko, bigarren mailako Lanbide Heziketako edo baliokide den titulazioa izan behar da.

Titularrez gain, dagozkien ordezkoak ere izendatu dira, hauteskunde-mahai guztiak eratu ahal izatea bermatzeko.

Kargu horiek betetzea nahitaezkoa da. Hala ere, 65 urtetik gorako pertsonek uko egin diezaiokete izendapenari, jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi eguneko epean. Era berean, kargua betetzea eragozten dien arrazoi justifikatu eta dokumentaturik dutenek salbuespena eskatu ahal izango diote Laudioko Hauteskunde Batzordeari, epe horretan bertan.

Salbuespena eskatzeko arrazoien artean daude, besteak beste, osasun- edo desgaitasun-egoera jakin batzuk, haurdunaldiarekin edo amatasunarekin lotutako inguruabarrak, eta hauteskunde-araudian jasotako familia- edo lan-betebehar jakin batzuk. Laudioko Hauteskunde Batzordeari dagokio aurkeztutako alegazioak
aztertzea eta salbuespena onartu ala ez erabakitzea.

Izendatutako pertsonek dagokien jakinarazpena jasoko dute gaur eta datozen egunetan. Jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera hasiko da zenbatzen, hala badagokio, alegazioak edo salbuespen-eskaerak aurkezteko zazpi eguneko epea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide