Laudioko Udalak doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei. Era berean, Udalak lan-istripua salatzeko eta biktimaren ingurukoei babesa eta elkartasuna adierazteko antolatzen diren ekimenekin bat egiten du, eta herritarrak ere horietan parte hartzera animatzen ditu.
Azkenik, Udalak lan-istripu guztiak salatu nahi ditu, ondorioak edozein direla ere, eta pertsona orok duela lanetik osasuntsu eta bizirik itzultzeko eskubidea duela gogorarazi nahi du.