Lehenengo hitzordua azaroaren 13an izango da, 18:00etan, Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin film laburren saioarekin, 2 urtetik gorako
haurrentzat. Búho del Cine-k aurkeztutako bost istorioek mundu osoko haurrei lotutako ipuin herrikoiak eta ohiturak uztartzen dituzte, fantasiaz, xarmaz eta umorez betetako proposamen batean.
Hurrengo egunean, azaroaren 14an, 18:00etan, Ipuin-kontaketa saioa egingo da, 3 urtetik gorako haurrentzat. Haziarabaren barruan, Arabazan elkarteak istorioak entzuteko eta partekatzeko gonbita egingo du. Hitzen bidez beste mundu batzuk ezagutzeko eta ipuinen inguruan elkartzeko aukera izango da.
Azkenik, azaroaren 15ean, 18:30ean, Baby Esferic antzerki-proposamena eskainiko da, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat. Lurrari eta bertako biztanleei egindako omenaldia da, hainbat istorio eta paisairen bidez planetarekin lotzen gaituen magiari buruzkoa. Estetika bisual eta esferikoaren bidez, ikusleen irudimena askatzea eta lurraren magia haur txikienen erritmora gerturatzea du helburu.