Laudioko Udalak «Belaunaldiak elkarlanean» proiektua jarri du abian, haur eta adinekoen arteko harremanak sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Zer ikas dezakete haurrek adinekoengandik? Eta zer ekarpen egin diezaiokete haurrek adinekoei? Galdera horiei erantzuteko eta belaunaldien arteko harremanak indartzeko, Laudioko Udalak «Belaunaldiak elkarlanean» proiektu pilotua jarri du abian, Batekin Arabako Boluntariotza eta Partaidetza Sozialeko Agentziarekin elkarlanean.

Ekimenak topaketarako eta ikaskuntzarako espazioak sortuko ditu Areta Herri Eskolako eta Lamuza HLHIko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen eta Laudioko Adinekoen Kontseiluaren artean. Helburua belaunaldien arteko harremanak sustatzea eta bi taldeek elkarrekin diseinatutako ekintza komunitario bat bultzatzea da.

Proiektua ideia argi batetik abiatzen da: haurrak eta adinekoak garai desberdinetan hazi badira ere, interesak, esperientziak eta beharrak partekatzen dituzte. Horregatik, elkarrizketaren eta parte-hartzearen bidez, elkar ezagutzea, estereotipoak haustea eta komunitatearen arteko loturak indartzea bilatzen du ekimenak.

Horretarako, hainbat saio egingo dira, eta parte-hartzaileek eguneroko bizitzarekin lotutako gaiei buruz hausnartzeko aukera izango dute, hala nola teknologiari, jolasei eta astialdiari, adiskidetasunari eta familia-harremanei, ikaskuntzei edo kezkei buruz. Gai horiek abiapuntu izango dira puntu komunak aurkitzeko, esperientziak trukatzeko eta inguruneko behar posibleak identifikatzeko.

Proposamen honen bidez, Laudioko Udalak komunitate konektatuago bat eraikitzen lagundu nahi du, belaunaldi desberdinek elkarrekin egoteko, elkarri entzuteko, ekarpenak egiteko eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide