Laudioko Udalak Tubos Reunidoseko lantegiak irekita mantentzea eta lanpostuak babestea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Laudioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat aurkeztu du, eta bertan Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, SEPIri eta Espainiako Gobernuari eskatu die lehentasunezko helburutzat har ditzatela Tubos Reunidoseko lantegiak irekita mantentzea, ekoizpen-gaitasuna zaintzea eta lanpostuak babestea. Horretarako, etorkizunean bermeak izango dituen proiektu industrial kaudimenduna abian jartzea eskatu du.

Era berean, Bozeramaileen Batzordeak konkurtso-administrazioari eta eskaintzaileei exijitu die, SEPIrekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Espainiako eta Europako legeriak kreditua tratatzeko ahalbidetzen dituen legezko bide eta irtenbide guztiak azter ditzatela. Horien artean, kreditua birfinantzatzea eta berregituratzea jasotzen dira, baita osorik edo zati batean kitatzea ere, betiere legez onargarria bada.

Bestalde, adjudikaziorako legezko irizpideen barruan, ekoizpen-unitateak eta haien arteko lotura teknologiko eta komertzialak operatibo mantentzen dituzten konponbideei lehentasuna ematea eskatu du, bereziki Amurrion, Iruña Okan eta Trapagaranen. Konponbide horiek konpromiso egiaztagarriak jaso beharko dituzte, inbertsioei, jarduerari eta enpleguari eusteari eta langileen legezko ordezkarien parte-hartzeari dagokienez.

Horrez gain, Bozeramaileen Batzordeak Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Aldundiari eskatu die, beren eskumenen esparruan eta udalekin elkarlanean, lankidetza- eta koordinazio-esparru bat ezar dezatela langileen ordezkariekin, konkurtso-administrazioarekin eta interesa izan dezaketen inbertitzaileekin.

Helburua konponbide bat identifikatzea, negoziatzea eta bultzatzea da, Tubos Reunidosek Iruña Okan, Amurrion eta Trapagaranen duen industria-jarduerarekin jarraitu ahal izateko eta etorkizuneko proiektu industrial bideragarri bat sustatzeko.

Azkenik, Laudioko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzionala Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, SEPIri, Europako Batzordeari eta langileen ordezkariei helaraziko die.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide