Laudioko Udalak Arrankudiaga-Zolloko Oxinburu Bizigunea bisitatu du, Landaluze 27ren etorkizuna definitzeko erreferentziak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala

Arrankudiaga-Zolloko bisita Landaluzeko bizilagunek proposatutako topaketa-erronda baten parte da, Landaluze 27ren etorkizunerako erreferentzia izan daitezkeen hainbat gune eta kudeaketa-eredu ezagutzeko.

Topaketa hauek irailaren 10ean hasi ziren Bentara egindako bisitarekin, Getxoko Andra Maria auzoan dagoen espazio soziokultural eta komunitarioa. Joan den azaroaren 12an, bigarren topaketa egin zen, Landaluze auzoko bizilagunek, Laudioko Udaleko ordezkari politiko eta teknikariekin batera, Oxinburu Bizigunea bisitatu zuten Arrankudiaga-Zollon, bertako instalazioak eta funtzionamendu- eta kudeaketa-eredua ezagutzeko.

Bisitan zehar, Oxinburu Biziguneko espazio ezberdinak ezagutu zituzten: elkarguneak, erabilera anitzeko aretoak, gimnasioa eta kultur eta kirol jardueretarako espazioak. Era berean, horien sarbide-sistema eta erreserba-eredua ezagutu zituzten, baita instalazioak zaintzeko eta mantentzeko Udalaren eta erabiltzaileen arteko lankidetza ere.
  
Esperientziak aukera eman zuen espazio komunitarioak antolatzeko eta kudeatzeko ereduak ezagutzeko, baita Landaluze 27ren etorkizuneko erabilerak eta funtzionamendua definitzean kontuan hartu ahal izango diren ideiak jasotzeko ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide