Sagardo eguna Arrankudiagan

Erabiltzailearen aurpegia Leire Gorostizaga 2011ko ots. 16a, 08:00

Datorren igandean, otsailaren 20an, Gizarte-Etxeak antolatuta, Sagardo Eguna ospatuko da Arrankudiagan .

Goizean zehar, Astigarragako sagardoa dastatzeko aukera izango du bertara hurbiltzen den edonork. Arrankudiagako trikitilariek giroa alaituko dute haien doinu eta abestiekin, eta  eguerdiko 14:30ean bazkaria izango da Gizarte-Etxean. Bakailao tortilla, txuletak, gazta, intxaurrak, ogia eta sagardoa seguru ez direla faltako!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide