Arrankudiaga eta Zolloko NEGUKO I. ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du Gizarte-Etxea auzo elkarteak. Arrankudiaga edo Zolloko edonork parte har dezake, bakarka zein taldeka. Pertsona edo talde bakoitzak gutxienez 3 argazki aurkeztu behar ditu, martxoaren 21a baino lehen, JPEG formatuan. Argazkiak helbide honetara bidali behar dira egilearen izena eta argazkiaren izenburuarekin batera: irudiak@gizarte-etxea.com. Argazkiak web gunean eta Gizarte-Etxean egongo dira erakusgai eta sari banaketa apirilaren 10ean (Pintxo Lehiaketa egiten den egunean) izango da.
Sariak:
1. Saria: Urduñako bainuetxean bi pertsonentzako ur-zirkuitua eta afaria.
2. Saria: Marko digitala.
3. Saria: Tripodea.
Informazio gehiago www.gizarte-etxea.com helbidean aurkituko duzu.