Kartzela zabalean

Erabiltzailearen aurpegia Leire Ugadi 2020ko api. 5a, 07:00

berriz
inoiz amaitu gabe berriz
jarioan.

oroitzen dut orain
lehenengo eroria
oraindik topatu ezinean
zauria.

odol isurian luze daramat
oraindik itxi ezinean
iturria.

erraiak daramatzat zintzilik
nekez ezinbestez nekez
atzetik.

Gerizpe honek azala erre dit
etengabe eta
berriz.

bihotza zalantzaz beterik daramat
guduzelaian gora
beharko ez nukeen aldera
eta atzera

behin eta askotan, eta berriz etengabe
saihespean taupaka galdera:
ihesean izango ez ote dugun
amaiera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide