zera zenuke

Erabiltzailearen aurpegia

.
Ikusiko bazenu
zeinen ondo geratzen zaizkizun izarak jantzita
eta ez lotuta
zelan irristatzen zazkizun sorbaldetan behera
bizkarra estaltzeari uzteko, gerria laztantzen jarraitu
eta izterretan pausatzeko.
Maitatzetik hurbilen zauden egunen ispilu aurreko irudia
oroimen goriz grabatuko bazenu
betileetako maskara ezabatu ahalko zenuke
ezpainetakoarekin batera.
Hegoak marrazteko aukera izango zenuke
kaiolari barroteak eransten kamustu izango ez bazenu begientzako arkatza.
Zeuretzako, soilik zeure buruarentzako
apaintzea izango zenituzke
gorputza, ideiak, adatsa.

Ikasiko bazenu
hain ondo dakizun zaintza propioaren teoria praktikatzen
eta ez soilik irakasten,
sentitzen eta ez soilik miresten,
barneratzen eta
ez
soilik
apologizatzen.
Azalak itotzen eta hezurrak pisatzen
ez zaizkizun une urri horietan
arnastera aterako bazina
haizea bota ahalko zenuke
zeure mendietan behera eta lautadetan zehar.
Sokak erretzeko aukera izango zenuke
barrenak kiskaltzen xahutu
izango ez bazenitu pospoloak.
Zeuretzako, soilik zeure mundua eta hura aberasten dutenentzako
borrokatzea izango zenuke
bizitzea izango zenuke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide