Heriotza natural deklaratuta

Erabiltzailearen aurpegia Leire Ugadi 2020ko api. 13a, 18:24

Heriotza naturala
deklaratuko dute. Ez dizkio
ezerk
bizi-funtzioak indarrez eten, ez inork armaz bihotza destatu
gelditu zedin. Borondatez egingo
zion bizitza gaixoak ihes, haragia zeldan utzita: zu ala ni, baina biok ez.
arrakalaren batetik arnasen lander
goardiari deskuidu bat ostu
bezain laster. Joder
zazpi urtez erne eta hara zerk egiten duen ospa azkarren.

Mundua etorriko zitzaion bueltan; hala diote
biktima gorenek. Aldebakarreko guda bailitzan. bada, baina ez
dioten
noranzkoan.

Heriotza naturala.
ez al duzue ikusten bonbilla ahul hark Eguzki zati bat gordetzen zuela? edo haien artean hurbilegi zeuden paretak kantauriko itsaslabarrak pikatuta ateratako haitzez osatuta zeudela?
pasilloak karrikak bezain zabalak zirela? patioko lauzak herriko plazakoen tankera berbera zutela? lastairak zirela larreak bezain bigunak? besarkada beroz beteta zeudela gutunak?

Heriotza naturala
agertuko da zentze-informean. arnastutako aire kutsatua lanbroz mozorrotua.

Heriotza naturala, urtaroak aldatzen ikusi ez baina
osorik igaro zuelako denbora. negu hotza barne, hura barneratua.

Heriotza naturala. Epilogorik gabe. Hala nahi zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide