arnas-
estuka
egonda ere ez naiz atmosfera sargori
honetatik aldenduko.
itsasoa nire ertzeraino etorri beharko da
ni begiratzera, ez da bidaia samurra izango
berarentzat hainbeste
enbata; hain zabala bestea
hain estutua bata.
izarrak gu kontatzen arituko balira bezala
sentitzen dut
jendetza horretan oharkabeko
azala; beituzazu
hurbiletik: bere orbanak, orinak
kraterrak, osinak
hain berezi, hain antzeko
azal hutsa bailitzan
hain oharkabeko.
loreak gu usaintzen arituko balira moduan
sentitzen dut
ardaila honetan zeresanik gabe
zentzua.
atzoko hitzak esanahiez hustu
genituen botilekin
batera.
inhalatuko
genuela gaur
guk kargatutako atmosfera.
eta irentsiko
hitzez bete genuen platera.