Ihes egin nahi ez zuen txoria

Erabiltzailearen aurpegia Leire Ugadi 2020ko api. 23a, 17:25

Ihes egin nahi ez duen txoriarena:

Txori bat etortzen zait arratsero leiho-ertzera. Batzutan so egiten dit, kuriositatez barnera. Begira geratzen natzaio ni kristalaren beste aldetik, beldurtu ez dadin. Barroteen artetik sartzen da uzten dizkiodan ogi apurrak jatera, eta ez zait okurritu ere egiten deskuidu batean barruan ixtea. Nik ez dut txoririk eduki nahi.

Kantuan hasten denean, okurritzen zait bere eskerrak emateko modua izan daitekeela. Nork daki, txoritxo baten buruan dabilen hori. edonola ere, esker onez egiten dut nik. 
Eguna hegan pasatzen du. Esnatzen naizenerako zeruratu da. txori goiztiarra, txori gehienak moduan, ezta? Ez dut itxaroten, baina bere kabuz arratsero bueltatu da 35 egunez jada. 

Pasa den egunean hegoan zauri bat zuela bueltatu zen. goizean, eguerdian eta arrastian uzten dizkiot orain apurrak, sagar zatitxoak eta ura. Hiru egun daramatza zaurituta hor. Muxutruk eskaintzen diot aterpe, konpainia ona da eta ez dit ezer zor. Bi egun ixilik, eta gaur hasi da kantuan berriz. Ja ez dirudi min handia duenik. Laster hegan hasi ahalko duela dirudi eta pozten naiz beragatik.

35 egun bete ditu gaur gure harremanak, eta baliteke egunen batean alde egitea. Pena emango lidake, baina badut ihes egin ez didala pentsatuz lasaitzea. Azken finean, txori bat da, eta zerua zabalegia, ezta?

Momentuz, auskalo noiz arte, ihes egin nahi ez duen txori batekin bizi naiz ni, nik ez daukat txoririk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide