egidazu korapilo estu bat eskumuturretan
eskuak matxinatzen zaizkidanerako.
kontrolpean izateko.
ez bata bestearen pare,
harremantzeko parada izango lukete.
bakoitza bere aldetik
urrun urrun urrun
dispertsaturik. erreakzionario gisa
ditut kondenaturik.
pausoei aurrera egitea
galarazi nahi dietenerako
egidazu korapilo bat
kontrola mantentzeko
kontrola nire esk.. ez, ez.
egidazu
korapilo estu bat, lakioaz
altxamenduaren aurretiko uneetan
sabelean dudan lakoa
ala estuago, lotzerik baduzu
lortzerik baduzu.
eskuek ez dute beren burua lotuko
buruarekin eskuak lotzen lortuko
ez badut
korapilo bat egidazu zuk.
muturreko kasuetan sokaren muturrak
zure esku uzten ditut.