ni amuari lotu nintzaion, amuari!
zein unetan lotu zitzaidan
aingura eztarrira niri.
nik amua irentsi nuen, amua!
zein unetan bihurtu zitzaidan
sabelean aingura.
beste edozer baten gose nintzen
eta horra hor amua hain gozo, hain lizun
hain gose ni
hain adurti ni
mokadu batean irentsi nuela
amua
gehienok inoiz egin duzuen moduan
ez da hain apartekoa
gizatasun pizte hau
bizi-peituan garela
ez da gure kontrolpekoa.
nork esango zuen
amua irentsi orduko
aingura zela bihurtuko
eta ni hura sabelean
ondoratuko
amua irentsi
orduko.