zure absentziarekin dut hitzordua.
nostalgiak aurkeztu gintuenetik harekin geratzen hasi naiz
ez dakit oraindik zein motatako harremana den, ezin dut definitu eta momentuz ez dut nahi.
hitzorduak
ondo ezagutzen dituz/gun
duela lau urteko betiko tokietan, betiko orduetan dira.
aurrez aurre eseriko gara, etzango gara, emango dugu eskua
eta muxu eta larrua joko dugu
eta hitz jokoak asmatuko ditugu.
kaleko poesia errezitatuko diot
berak manifestutan jasoko duena.
teoria politikoak azalduko dizkit
olerki bilakatuko ditudanak nik
gero sutan jarriko gara
eta dena erreko dugu, balizko iraultza horiek barne.
zorotzat hartzen naute arrotzek
absentziari zuzentzen natzaionean
bakarrik ari naizelako, antza.
jakingo balute
nire alboan
zeinen toki handia hartzen duen
zeinen argi ikusten dudan
zeinen usain berezia duen
zeinen ezti hitz egiten didan
zeinen estu besarkatzen nauen
zeinen
zeinen ongi ordezkatzen zaituen.
bakarti esaten dit, hutsuneak konpañia bilakatzeko gai ez denak.