Arestik egin zuen moduan

Erabiltzailearen aurpegia Leire Ugadi 2025eko uztailaren 3a

Nik eztut Gabriel Aresti poeta ezagutzen, baina irakurri ditut haren salaketak.

Kapela zuridun zerriak kaleak hartzen eta hauetan gailentzen ikusi zituen. «Euskaldun dirudunek izerdia eta bizi-modua zurrupatzen dieten euskaldun langileei» dedikatzen zizkion Arestik bere idatziak, «arbuio eta humiliazio penagarria sufritu» behar zutenei. Euskaldunak euskaldunak zapaltzen ikusten zituela ulertu zuen euskeraz zapaltzea ez dela atseginagoa.

Ez daukat argi eta ez nekike argitzen hizkuntzak berak zer eragin duen gertakarietan. Edozein hizkuntzatan gertatzen denari jartzen diot arreta nik; gertatzen diren gauza asko baititugu salatzeko.

Arestik egin zuen moduan.

------

.
zaindari bat ez ezik
takigrafo bat ere esleitu diote

egiaren alde
esan dezakeen gezurra
takigrafoak galbahetik pasatuko du

ongiaren alde
egin dezakeen gaiztakeria
zaindariak arteztuko du

ezpainak aratz
hortz guztiak
mihia osorik
dauzka

burokraten idazkera ulergaitzaren kontra
bere hizkera ulergaitza
darabil

begirada zikinei
ulertezina zaien
zentzu garbi batekin.

------

lan sistemarako
lan sisteman
hezia izan den umeak

esnatzen denean

zilbor hestea moztuko
sehaskako barroteak apurtuko
loa jaten ematen dion bularrari hozka egingo
aitaren banketxea erreko du

esnatu orduko
ez du jakingo
zer izan nahi duen nagusia denean
esnatuko da jakitean
ez duela nahi izan nagusi ustel bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide