IRITZIA

Muturrak ukitzean: talka

Erabiltzailearen aurpegia Leire Ugarte 2025eko urriaren 28a

Falangistak Gasteizen urriaren 12an. / Alea.eus

Mutur kontrajarriak ukitzen direnean, talka sortzen da, ez dira berdintzen. Faxista baten eta antifaxista baten helburuak bateratuko ez diren moduan, talka egiten dutelako, ideietan eta kaleetan.

Ukaezina da egun gizarte kapitalistak bizi duen krisi egoera. Oligarkiak bere nagusitasunari benetako mehatxua antzeman dio, hortaz, egonkortasuna (inoiz egon ez bada ere) berrezarri dezaketen ordenazio-dispositiboak aktibatzen ditu haren interesak babesteko asmoz. Ez da sistemaren desbideratze bat, eta berariaz antolatutako fenomeno horren aurka berariaz antolatu beharra dago, noski.

Faxista baten eta antifaxista baten helburuak bateratuko ez dira, talka egiten dutelako, ideietan eta kaleetan.

Autodefentsa proletarioa ekintza legitimo eta beharrezkoa da faxismoaren ofentsibari aurre egiteko. Faxismo eta antifaxismo terminoak gaizki ulertzeak gizarteko arazoen errua gaizki egoztea dakar. Egun indarrean dagoen logika desitxuratuta, babes soziala bereganatzen du erasotzaileak, eta inpunitate osoz aldarrikatu ditzake bere ideia kriminalak.

Etengabe saiatzen ari dira gehiengo zabalaren frustrazioa proletalgoaren edo gutxiengoen aurka desbideratzen, goi-goian mantendu nahi den kapitalaren aurka altxatu ez dadin. Bide “demokratikoa” jada sinesgarria ez denean ideologikoki limurtuko zaituzte, ideologikoki konbentzitzen ez zaituztenean, egurtuko zaituzte. Baina ezarri nahi den ordena berriak ez ditu kapitalismoaren kontraesanak konpontzen, soilik aldi baterako erreprimituko ditu indarkeriaren eta gerraren bidez.

Faxismo eta antifaxismo terminoak gaizki ulertzeak gizarteko arazoen errua gaizki egoztea dakar. Egun indarrean dagoen logika desitxuratuta, babes soziala bereganatzen du erasotzaileak, eta inpunitate osoz aldarrikatu ditzake bere ideia kriminalak.

Gerrari kontrajarriak direnek badakite aurre egin behar zaiola gerrari, gerra behin betiko akabatu nahi bada. Bakea inoiz helduko bada, gerra akabatzean izango baita. 

Agerikoa da faxismoaren izaera bortitza dela, ideologia belizista eta zapaltzaile baten defentsa argia delako. Ideia eta jokabide atzerakoiak geroz eta gehiago zabaltzen eta errotzen ari diren honetan, maila ideologikoan desmuntatu bai, baina kale mailan ere desarmatu egin behar dira.

Honek ez du esan nahi indarkeriaren erabilera goresten denik, izan ere, bortizkeriarik gabeko ideario eta kaleak dira nahi ditugunak; baina ez dugu ukatuko eskuen erabilera ezinbestekoa dela biziak ukatzera datorrenari aurre egiteko. 

Bestela esanda: zapalkuntzarekin amaitu nahi duen batek zapaltzailea azpiratu beharko du zapaltzen jarrai ez dezan. Noski, taktika eraginkorra izan dadin askapen estrategia baten barruan kokatu behar da, modu antolatu batean gauzatu, helburua ahaztu gabe: bizi baldintza unibertsalen hobekuntza, erabateko askapena.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide