Aurreko udal hauteskundeetan, EAJrekin eginiko negoziazio arduratsu baten ostean, akordio batera iritsi ginen udal gobernuaren parte izatera igarotzeko, modu horretan gehiengo absolutua lortuta.
Gehiengo absolutu horrek lasaitasuna ematen zigun, bi alderdiok garrantzitsutzat genituen proiektuak aurrera atera ahal izateko. Bi urte eta erdi hauetan herritarenganako hurbilpen politika egin dugu, konfrontazioetatik harago, egonkortasuna emanez. Egonkortasun horrek sozialiston funtzioa indartzen du udal kudeaketan, inbertsioak eta udal politika publikoak egongo direnaren bermearekin, berreskurapen bidezko eta sozial baterako. Sozialistok pertsonak kokatzen ditugulako gure politiken lehen lerroan.
Gizarte Garapen arloko zinegotzi moduan, oso gertu gaude persona zaurgarrienetatik, entzunak izateko eta soluzio errealak jasotzeko behar gehiago duten horietatik. Pandemiaren baitako osasun eta ekonomia larrialdi honetan, premiazkoenean jarri dugu arreta. Diru partida bat sortu genuen bizilagun askori laguntzeko euren lanpostuen behin behineko itxieraren ondorioz pairatutako ondorio ekonomikoak leuntzen. Laguntza sozialak handitu ditugu, pertsona zaurgarrienak artatu gabe egotea ekiditeko.
Laudioko bizilagunen %26ak 65 urte baino gehiago ditu, eta eurak ere badira lehentasuna sozialistontzat. Euren aisialdi denboraz gozatzea nahi dugu, nola sentitzen diren esatea, zer behar duten… entzun egin ditugu eta lanean ari gara euren zentroa handitzeko eta dituzten beharrizanetara moldatzeko. Horregatik, udalean sartu bezain laster lokal bat eskuratu genuen Dr. Fleming kaleko egoitza handitzeko. Azpiegitura horren erreforma onartu dugu, ekintzak erostasunez egitea ahalbidetzeko.
Laudioko emakumeen elkarteekin lan egiten gabiltza. Emakumeen kontseilu bat diseinatzen gabiltza, ahotsa emateko eta berdintasun bidezko baten aldeko beharrizan guztiak koordinatzeko. Espazio fisiko bat sortuko dugu, emakume guztiontzako elkargunea izango dena. Lanean jarraitzen dugu indarkeria matxistaren aurkako ekintza guztiak indartzeko, hezkuntza zentroetan zein herritarren artean orokorrean.
Eskolek eskatutako erreformak egin ditugu. Horren adibide da Fabian Legorburun ikasturte honetan jarriko den igogailua, irisgarritasuna bermatzea helburu. Gure gazteekin gaude, prebentzio ikuspegitik eta aholku-emaile gisa, eurengana hurbiltzeko, modu zuhur baina eraginkorrean.
Sozialistok legealdi osoan lagundu dugu aurrekontuak denboraz eta dagokion moduan plazaratzen, kohesio soziala hobetzeko eta bidezko berreskurapena sustatzeko, gure hauteskunde programa ipar izanda betiere, kolektibo zaurgarrienak, emakumeak, enplegua eta inbertsio publikoak gure politiken erdigunean egon daitezen.