2022. urtea, pandemiaren osteko erronken urtea.Berdintasun Sailetik gure proiektu nagusia Lezeaga Aretoa da, emakumeek eta emakumeentzako irekitako gunea. Bakardadearen Eskola du, eskualdeko proiektu aitzindaria, Laia Laudio Eskola programazio zabalarekin; prestakuntza, prebentzio eta jolas tailerrak, erakusketak, zinema, hitzaldiak, eta abar, emakumearen inguruan. Berdintasun Kontseilua sortu eta abiarazi dugu baita ere.
Haur eta Gazte Sailetik gure gazteen eta haien ingurunearen osasun psikologikoan zentratu gara. Osasun Gelak programa garatu dugu, Laudioko Lehen Hezkuntzako ikastetxeei laguntza ematen diena. Zuzen programak 12 urtetik gorako familiei laguntza eskaintzen die, gure gazteekin espazioa partekatuko duten Kale Hezitzaile batzuekin. Gainera, berdintasunari eta era guztietako adikzioak prebenitzeari buruzko tailerrak egin dira ikastetxeetan. Gure herriko Gizarte Zerbitzuetan gure adinekoen bizi-jarduerak artatzeko zerbitzu bat ezarri da: SOAV. Erretiratuen Kluba eta Laudioko talde kalteberentzako laguntzak ere handitu dira.
Aurten, Boluntariotzaren Azoka egin dugu, gure elkarte guztiei babesa ematen dien figura hori dugulako Udalean.