IRITZIA

Distiratzen duen guztia ez da urrea

Erabiltzailearen aurpegia Loli Muriel Aroca 2024ko urt. 11a, 06:57

PSE-EEk Laudion eginiko ekitaldi baten irudia.

2023an PSE-EEk utzi egin dio bere herriarekin konprometiturik eta kontu osasuntsuak zituen udalbatzaren buruan egoteari, eta gauzak guztiz kontrara egiten dituen gobernu-talde berri bat jarri da. Politika egiteko era zorrotz, zentzudun eta sozial batetik gardentasun gutxiko kudeaketa batera igaro gara, konpromisorik ez duena gure herriaren garapenarekin, diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzen ari dena eta proiektuak bazterrera utzi eta independentismoaren handinahikerietan zentratzen ari dena, gure auzokideen benetako beharrekin zerikusi gutxi dutenak.

Herritarren parte-hartze partzial eta manipulatuaren aitzakia pozoitsuarekin saiatzen dira ezkutatzen euren hanka-sartze eta erabaki okerrak.

Orain dela zortzi urte, gure Udalaren egoerari buelta eman beharrean egon ginen udalerria engainura eramana zutelako. Eta, berriz ere, ikusten dugu sartu den korporazio berria nola ari den inbertsioak eta programak eteten, aurreko taldearen kudeaketa bikainaren arrastoa ezabatzeko beste helbururik gabe... ezerren truke.

Laudioko PSE-EEk oposiziotik guztion mesederako lanean jarraitzeko asmo irmoa du. Ez dugu utziko kultura eta gure adinekoen eta gazteen ongizatea zapuzten, horren kontra egiteko ahotsa altxatu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide