IRITZIA

Benetako politika egiteko egiten dugu lan

Erabiltzailearen aurpegia Loli Muriel Aroca 2025ko urt. 7a, 06:00

Loli Muriel artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Amaitu den urtea Laudioko PSE-EEk bere herriaren alde lan egiteari utzi ez dion urtea izan da.  Ezgaitasunez eta jarduera ezarekin Udala gobernatzen duen gobernu talde batekin egin dugu topo.

Horregatik, orain inoiz baino gehiago, politika aurrerakoiei eutsi nahi diegu, gure bizilagunei ongizatea ekarriko dieten politikei. Inor atzean utziko ez duten politikei, jatorria, klase soziala edo ideologia politikoa edozein dela ere. Benetako politika egiteko lan egiten dugu, jendearengana iristen dena, kalean nabaritzen dena. Gure bizilagunek helarazten dizkiguten kezketatik abiatutako politika. Izan ere, nola ez, gure lehentasuna pertsonak dira.

Gure aldetik, guztien konfiantza izango duen alderdia izan nahi dugu. Gure kudeaketa da gure bermea. Izan ere, erakunde guztietan presentzia izateak baliabideak eta indarra ematen dizkigu proiektuak aurrera ateratzeko eta ongizatean irabazteko. Ez gara hitzetan geratzen. Ekintzarako alderdia gara, eta hori erakusten dugu gure proiektuak aurrera eramanez.

Laudioko PSE-EEek Laudioren alde lanean jarraitzen du. Gazteentzat etorkizuna duen herri bat nahi dugu, guztiontzako aukerak dituena, guztiok merezi ditugun erosotasun eta zerbitzuekin bizitzeko.

2025a oparotasun-urtea izatea nahi dugu gure eskualdearentzat, hazkunde-urtea gure industria eta enpresentzat, baliabide-urtea guztiontzat. Indarkeria-mota guztiak desagertuko diren urte izatea nahi dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide