Eguna familiako txikiei zein handiei zuzenduta dago, normalean herri kirolak, jolasak zein afariak egiten dira. Aurten ordea, musikari omenaldi berezi bat ematea erabaki dute, Iparraldean ohitura handia baitute bazkari ostean kantaldiak egiteko, etab. Hortaz, Txalaparta eta pandero tailerrak antolatuko dira larunbat honetan Parisen, zeinetan Iñaki Plaza Amurrioarrak irakasle moduan egongo den. Ekitaldia arratsalde partean izango da, 14:30etik aurrera, tailerrak egongo dira txiki zein handiei zuzenduak, ondoren merendola, euskal karaokea eta azkenik Iñaki Plaza eta Ion Garmendiaren kontzertua, euskal folka frantziako kapitalean zabal dadin!
Egunean bertan lortuko den diru guztia Bokaleko (Lapurdi) ikastolara bidaliko da, normalean Iparraldeko Ikastola txikiak aukeratzen ditu Euskal Etxeak dirua emateko, iparraldean euskarari ematen zaion laguntza ez baita hegoaldekoa bezain oparoa.
Hemen atxikitzen dizuet larunbateko kartela, Parisetik bazaudete eta euskal giroan murgildu nahi bazarete, badakizue! Euskal Etxea denon etxea da! Aupa Euskera munduan zehar!