[KRONIKA] 2018ko Pariseko Herri Urrats

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Ibañez 2018ko mai. 28a, 16:05

Hainbat ekintza egon ziren Euskal Etxean. / Lorea Ibañez

Lorea Ibañez amurrioarra Pariseko Euskal Etxeko kidea da. Larunbatean ospatu zuten Ipar Euskal Herriko ikastolak diruz laguntzeko festa. Bertan egon zen, besteak beste, Iñaki Plaza musikari urduñarra ere.

Eguraldi bero eta eguzkitxu batek harrera eman zion Euskarari, pasa den larunbateko Pariseko Herri Urratsean. Bokaleko (Lapurdiko) ikastolari laguntza eskaintzeko helburuaz. Bertara haurrak, gazte zein nagusiak hurbildu ziren, euskal giroan bizi, jolastu, dantzatu eta abesteko. Arratsalde partean euskal jolasek hasiera eman zioten ekitaldiari, haurrak arrain arrantza, sokatira, puxika guda eta beste hainbat jolasetan aritu ziren euskal giroan.

Ondoren, gazte zein nagusiek pandero eta txalaparta tailerretan aritu ziren Iñaki Plaza eta Ion Garmendiaren eskutik, oso une politak bizi izan ziren! Esan beharra dago, Pariseko Euskal Etxeak, Euskal Herriko eta adin ezberdinetako pertsonak biltzen dituela eta bakoitzak, euskararekiko dituen bizipenak ezberdinak direla. Hortaz, euskera maila ezberdinetako eta euskalki ezberdinetako pertsonak bildu ziren euskal folka eta euskara bultzatzeko.

Lehendabizi, panderoaren erritmo ezberdinak ikasi zituzten: fandangoa, arin-arina, biribilketa etab. Ondoren, erritmo ezberdinak praktikan jarri zituzten, eta azkenik, txalapartari ekin zioten. Sekulakoa! Korsikako lagunak ere etorri ziren oholak jotzera, aho zabalik geratu ziren txalapartak daukan jotzeko konplexutasunagatik. Egunari amaiera emateko, Iñaki Plazak eta Ion Garmendiak kontzertu zoragarri bat egin zuten, Paris guztia dantzan jarri zuten!! Euskara euskara jalgi hadi dantzara!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide