XXI.mendean onartezina da jatorria erromatar jokoetan duen “denbora-pasa” hau. Hainbat dira tauromakiaren defendatzaileek argudiatzen dituzten arrazoiak, baina erabat baliogabeak. Bidezkoa den borroka dela diote, animaliaren indarrari begirune handia diotela… zergatik drogatzen dituzte orduan zezenak plazara irten baino lehen? Edo zergatik ematen diote jarrera aldarazteko tratua abereari; leku txiki eta ilunean itxi, barrabiletan ziztatu, hanketan zauriak egin zein erretzeko produktuak bota?
Bestetik, diotenez, horretarako hazten dute suhar zezena -edo lidiakoa- baina ni zezena izango banintz, ez nuke nahi inork ni haztea zezen-plaza batean hilik amaitzeko, 20 minutuz torturatua izan eta gero. Zezenaren sufrimendua, publikoaren gozamena. Gainera, ikusleen artean adingabeak egon ahal izatea arduragabekeria galanta iruditzen zait. Izan ere, osasun psikikoan eragin negatiboa daukala diote adituek, garapen pertsonala kaltetzen baitu, eta enpatia gutxitu. Animaliek sufritzen dituzten beste indarkeria batzuen existentziak (jateko akatzea, ehiza…) ez du deslegitimatzen tauromakiaren kontrako borroka. Historiak erakutsi digu askotan tradizioak on baino kalte egiten digula, esklabutza edo matxismoarekin kasu. Gurea da horiek deuseztatzeko ardura, nahiz eta momentuan zapalkuntza horien jabe ez izan. Horregatik guztiagatik sortu genuen Urduñan tauromakiaren kontrako taldea.