Amnistiarean bidean, azaroak 29 Orozkora

Erabiltzailearen aurpegia Lortu arte! 2015ko aza. 19a, 13:06

Alaitz Aramendi Jaunarena, Euskal Preso Politikoa, orozkotik 1070 km-tara dago; Frantziar estatuan urrunen dagoen presoa da.

 

Pasaden urtean, data hauetan, “Dispertsio salatuz, memoria landu” lelopen antolatutako egitasmoa Euskal Memoria fundazioak landutako datuak kaleratzeko eta Alaitzen egoera salatzeko aprobetzatu genuen.

 

Aurtengoan, “Amnistiaren bidea!” deitu diogu azaroaren 29an ospatuko dugun egunari. Euskal Preso Politiko eta Iheslarien borrokan emandako ibilbidea gogoratu nahi dugu, baita araso honen aurrean Euskal jendartearen inplikazioak daukan garrantzia ere.

Alaitz Aramendiren egoera ere salatzeko egunak ditugu; 2013an 18 urteko espetxe zigorra esarri zioten kartzelan 6 urte eman ondoren. Azken urteetan frantziar estatuko hainbat kartzeletatik mugitu dute, egoera hau preso batentzako suposatzen duenarekin, azkenik Bapaumeko espetxean zigortzeko, bere etxetik 1070 km-tara.

 

Azaroaren 27an, azken ostirala, Orozkoko herriko plazan 19:00etan burutuko dugun kontzentrazioa eta gero, Kultur Etxean mahaingurua antolatu dugu, Isidro Murga eta Iker Bizkarguenagaren eskutik.

 

Azaroaren 29an, igandea, herri bazkariarekin hasiera emango diogu egunari, ondoren, musika emanaldiaz gosatzeko aukera izango dugu eta bukatzeko, arratsaldeko 17:00etan, ekitaldia egongo da.

 

Horrelako egitasmoetan parte hartzeak daukan garrantzia azpimarratu nahi dugu eta mundu guztia gonbidatu nahi dugu hurrengo asteburuan antolatuko ditugun ekintza guztietara.

 

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide