Blackkamera argazkilaritza eskolak antolatu du ikastaroa. Tino Soriano Bartzelonako argazkilaria da eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu: Unescoren Humanity Photo Award, Mexikoko "Lente de Plata" saria eta World Press Photo, besteak beste. National Geographic Societyaren irakasle adituen taldeko partaide da.
Tailerraren izena "Argazki erreportajea: Estiloa eta begirada" da eta Urriaren 19 eta 20an gauzatuko da Arespalditzako Adram Dram kulturgunean.
Urriaren 18an, ostirala, publiko guztiari irekitako hitzaldia egongo da ere bai.
Tailerraren prezioa 150 eurotakoa da eta izena ematea info@blackkamera.com helbide elektronikoan edo 649431587 telefonoan egin daiteke.
Ikastaroaren helburu nagusia norberaren argazki estiloaren inguruan hausnarketa egitea da, hurrengoak izango dira bere edukiak:
- Egungo tendentziak argazki kazetaritzan
- Erreportajeaz bizitzea
- Formazio intelektuala eta praktikoa
- Zeharkako ezaguerak
- Bizitza proiektua eta argazkilaritza estilo pertsonala
- Tino Sorianoren hainbat erreportajeen proiekzioa eta analisia
- Argazki saiakera
- Argazki edizioa