Okondoko udaletxearen barnealdean zenbait eraberritze - lan gauzatzeko beharra ikusi da sarbidea erraztu eta zerbitzu erosoagoa eskaintzeko. Osasun etxea zentro berrira eraman ondoren ekin zaie lan hauei.
Udaletxeko obrak direla eta, ondorengo hilabeteotan, udal zerbitzua kultur etxeko lehen solairuan emango da. Udaletik jakinarazi dutenez, telefono eta internet sareen instalazioak ahalik eta azkarren egin dituzten arren, baliteke komunikazio arazo edo eragozpenen bat egotea, gune hori ez baitago administrazio erabilerarako prestatuta.
Arazoak ekiditzeko, administrazio - kudeaketak behar besteko aurrerapenaz egitea eskatzen dute Udaletik. Informazioa eska daiteke telefono bidez, lana erraztu eta erantzun azkarragoa lortze aldera.