Bizikletak eta patinak nagusi izango dira herrian Irailaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2013ko ira. 14a, 13:05

Irailaren 15tik 22ra Laudiok Europako Mugikortasun Astea ospatuko du "Hiria autorik gabe. Mugi zaitez aire garbiago baten alde" lemapean. Herritarrek hiriko airearen kalitatean garraioak duen eraginaz gogoeta egitea da helburua.

Ekitaldi nagusia Mugikortasunaren Aldeko Martxa izango da. Laudioko Udalak, Sociedad Ciclista Llodiana, Laudioko Aldaiko Irristaketa Taldea, Spiuk eta Aiarabiken laguntzaz antolatu du eta hurrengo igandean, irailaren 22an, ospatuko da hurrengo egitarauarekin:

- 10:30h, Parte-hartzaileen izen ematea (Aldaiko plazan).

- 11:15h, Bi ibilbideen hasiera; bata irristalari aditu eta txirrindularientzat (10 km) eta, bestea, irristalari berri eta ibiltarientzat (5 km).

- 13:00h, Aldaiko plazan: puzgarriak, tailerrak eta ohikoa den bizikleta, patin eta beste sorpresa batzuen zozketa.

Gainera, aurtengo edizioan Laudioko Udalak espazio publikoetako irisgarritasuna hobetzeko hartu duen konpromisoa nabarmendu nahi du. 2011an onartu zen Hiri Bideen Bigarren Irisgarritasun Plana da. Udalak hiri bideen irisgarritasuna eta, hortaz, denon mugikortasuna, hobetzera bideratuta dauden obra txikiak gauzatzeko pertsonal propioa dauka. Honen harira egiten diren lanak, ukipen-espaloiak sortzea, gurpil-aulkientzako arrapalak sortzea eta espaloiak handitzea dira, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide