Artziniegako eta Okondoko udalek behaketa astronomikoa antolatu dute Bizkaiko Astronomia Elkartearekin batera. Okondon uztailaren 13an, larunbata, izango da hitzordua, 22:00etatik aurrera, igerilekuetan. Artziniegaren kasuan berriz, Geltoki plazan (antzinako futbol zelaian) egingo da behaketa, uztailaren 20an, 22:00etan.
Behaketetan begi hutsez ikusi ahal izango dira zeruko konstelazio eta izar nagusiak. Teleskopioen bidez, berriz, Saturno eta bere eraztunak, Ilargiko krater eta mendiak eta, zeruaren egoera ona bada, zenbait galaxia, nebulosa eta izar multzo ikusteko aukera ere egongo da.