Mugikorrekin sortutako film labur tailerra antolatuko dute Udalak eta Zinhezbak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2013ko eka. 22a, 16:29

Laudioko Udalak, Zinhezba Elkarte Kulturalaren laguntzarekin, MOBILizatu izeneko tailerra antolatu du. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus entzunezko tailerra da, berdintasunarekin eta generoarekin erlazionaturiko film laburrak sortzeko helburua duena. Zinhezba zinearen bidez giza eskubideen inguruko heziketan aritzen den elkartea da. 

Laudioko Udalak, Zinhezba Elkarte Kulturalaren laguntzarekin, MOBILizatu izeneko tailerra antolatu du. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus entzunezko tailerra da, berdintasunarekin eta generoarekin erlazionaturiko film laburrak sortzeko helburua duena. Zinhezba zinearen bidez giza eskubideen inguruko heziketan aritzen den elkartea da. 

 

MOBILizatu tailerran, gazteek haien burua deskribatzen duen zerbait sortu beharko dute, bidegabekoak iruditzen zaizkizkien errealitateak salatu, haien iritzia azaldu edo gainontzeko pertsonen interesak defendatu. Gazteek beren askatasunetik sortzea ahalbidetuko duen espazioa izan nahi du tailer honek. 

 

Laudioko Udaletxean egingo da Uztailak 15, 16 eta 17an, 10:00 – 14:00ko ordutegian. Izena emateko Laudioko Udalaren Berdintasun Zerbitzura jo edo 94 403 48 50 telefonora deitu behar da. Tailera dohainik da.

 

Ekintza honetarako beharrezkoa da gazteek kalitatezko irudiak hartuko dituen telefono mugikorra izatea (android/iphone). Ekintza taldeka egiten denez, talde bakoitzeko telefono mugikor bakarra behar da.

 

MOBILizatu tailerran izena ematen dutenek EUDEL eta Berdinsareak antolatutako Beldur Barik lehiaketan parte hartuko dute, emakumeen kontrako diskriminazioak ikustaratzen dituzten adierazpen artistikoak saritu eta bultzatzen dituen lehiaketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide