Guztira, 42.421 biztanle zituen Aiaraldeak 2012an, aurreko urtean baino 146 gehiago. Herri herriz begiratuta Orozkon eman da hazkunde handiena, bertan %1,47 hazi da populazioa eta 2549 biztanle erroldatuta zeuden 2012a bukatzerakoan.
Laudion, Amurrion, Aiaran, Artziniegan eta Arrankudiagan ere populazioa hazi da. Arespalditza, Luiaondo eta hainbat landa herrigune biltzen dituen Aiarako udalerrian %0,82 hazi da populazioa, 2918 biztanle daude guztira. Laudion 18.498 herritar daude orain, iaz baino %0,2 gehiago eta Amurrion, are hazkunde handiagoa eman da %0,42koa, bertan 10.114 herritar bizi dira. Artziniegak eta Arrankudiagak 2011an baino 7 biztanle gehiago dituzte biek, 1861 eta 954.
Herri batzuetan populazio jeitsiera txikia eman da berriz: Urduña, Okondo eta Arakaldoren kasua da. Urduñak, 4237 biztanlerekin, 0,09ko jeitsiera izan du, Okondon %0,17 jeitsi da eta Arakaldorentzat, 126ko populazioarekin, 3 biztanle galtzeak %2,32ko jeitsiera ekarri du.
Grafiko interaktiboa hemen.