Kontuz ibili kotxe eta nasaren arteko tartearekin”, batez ere mugikortasun arazoak badituzu, edadetua bazara edo gurpildun aulki baten gainean bizi eta pertsona autonomoa izaten jarraitu nahi baduzu.
Umearen karroa eraman eta trenez mugitzeko anbizioa duen aita edo ama utopia-zalea bazara ere, kontuz ibili tarte famosoarekin.
Borondatezko laguntzaileren bat izan ohi da nasan, baina herri txikietako geltokiak bakartiak dira eta nekez aurkituko duzu karro jasotzaile altruista.
Oso kontuz ibiltzekoak dira ere kotxea eta nasaren arteko tartea baino lehen datozen bi eskailera-maila izugarriak eta inguruko igogailu surrealista guztiak.
Eta bai, “ahal dela kotxeen izkinetako ateak” erabiliko ditugu, baina izkinetako ateekin kokoteraino gaude.
Bada garaia erdiguneko atea erabiltzeko, tartea desagertzeko, kontuz ibiltzeko inolako beharrik gabe sartu eta ateratzeko.