Hogeitamasei urte ditut. Ez naiz ama, baina seme-alaba txikiak dituzten emakume ugari ditut gertu: klase-kide ohiak, lagunak, lankideak.
Lankideen kasuan atentzioa eman dit amatasun-baimenaren ostean lanera itzuli direnean, zein eraldatuta ikusi ditudan. Eta ez, ez naiz haien gerriaz ari.
Ekartzen duten harira joateko gaitasun berrituaz ari naiz, denborari probetxu handiagoa ateratzeko ahalmenaz, besteen lekuan jartzeko eta beraien beharrak ulertzeko erraztasunaz, garrantzitsua denari garrantzia emateko gaitasunaz, erakusten duten lasaitasun handiagoaz.
Ume bat hezteko orduan garatu beharreko ahalmenak izango dira akaso, baina gauzak zer diren, lanean ere emankorrago eta eraginkorrago bihurtzen gaituzte.
Tamalez, amak diren emakumeen balio profesionala sistematikoki zalantzan jartzeko ohitura ez dut iritzi artikuluen bidez bakarrik ezagutu eta hau esan behar nuen.