Alarguntza-pentsioak eta enplegu politika mintzagai izango dira besteak beste maiatzeko udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2013ko mai. 26a, 09:34

Laudioko EAJren Udal Taldeak emakume alargunek bizi duten egoera salatuko du 27ko udalbatzan. Izan ere, bikotekidea hiltzean gastu asko berberak izaten jarraitzen duten arren, soldata edo jubilazio pentsioaren %52 bakarrik kobratzera pasatzen dira. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren arabera, alarguntza pentsioa batez beste 578 eurokoa da.

Laudioko EAJren Udal Taldeak emakume alargunek bizi duten egoera salatuko du 27ko udalbatzan. Izan ere, bikotekidea hiltzean gastu asko berberak izaten jarraitzen duten arren, soldata edo jubilazio pentsioaren %52 bakarrik kobratzera pasatzen dira. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren arabera, alarguntza pentsioa batez beste 578 eurokoa da. Gauzak horrela, bizitza osoa familia zaintzen eman duten emakume askoren egoera ekonomikoa larria da. Kasu okerrena 15 urte baino gutxiago kotizatu zuten gizonen ezkonkideena da, hauei ez baizaie ezer jasotzeko eskubiderik aitortzen.

 

Honen guztiarengatik Laudioko EAJk mozioa aurkeztuko du, Udalak Estatuko Gobernuari alarguntza- kontingentzia babesteko eska diezaion, pentsioa errentaren, ordainsariaren edo hildako bikotekidearen pentsioaren %70ra arte zehaztu arte. Gizarte Segurantzaren transferentzia Euskal Autonomia Erkidegora pasa dezala ere eskatu nahi diote mozio horren bidez. 

 

Laudioko PSEk, bere aldetik, enplegu programa eta planen inguruko mozioa aurkeztuko du 27an. Udal Enplegu Mahaia aktibatzea eskatuko du mozio horren bidez, bazterketa soziala izateko arriskua dutenentzat, epe luzeko langabetuentzat eta 50 urte baino goragokoentzat ekimenak bizkortu daitezen. 

 

Era berean, korporazio osoa Sartu eta Lanbiderekin egin diren hitzarmen guztien inguruan informatua egon dadin eskatuko du PSEk, baita enplegu programen onuradunak aukeratzeko irizpideak publiko egin daitezen aukeratuen zerrendak osatu baino lehen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide