Jardunaldiak maiatzaren 25 eta 26an izango dira, Arespalditzan, Aiarako Udalaren erabilera anitzeko aretoan.
Larunbatean 17:00etan hasiko da egitaraua, Toti Martinez de Lezea euskal idazlearen hitzaldiarekin. 19:00etan askari bat eskainiko da eta 19:30etan film laburren emanaldia eta mahai ingurua eskainiko ditu Luis Vil zinegile amurriarrak, gaur egun bizi dugun berdintasun ereduaren inguruan.
Igandean goizez hasiko dira ekitaldiak erabilera anitzeko aretoan, 12:30ean emakumeek jasotako heziketa sexualaren inguruko hitzadia izango da, emakumeek beren sexualitatea, gorputza eta eskubideak ezagutzeko duten beharraz arituko dira bertan.
Eguerdian bazkaria ospatuko da Murgako Ibarrondo jatetxean, menua 27 eurotakoa da eta izena emateko Aiarako Udalera jo behar da.
Clown ikuskizun batek itxiko du jardunaldia arratsaldeko zazpietan, iristen ez den printze urdinaren zai dauden bi pailazoek heziketa emozionalari buruz hausnartzeko parada emango digute.