Gabriel Vazquez landare adituak hitzaldia emango du datorren maiatzaren 16an, osteguna. Gabriel Vazquez autodidakta da eta eskarmentu handia du belarren arloan. Biologoen Elkargoari landareei buruzko ikastaroa eman izan dio eta xaboiak, kosmetiko naturalak eta elixirrak egiten ikasteko tailera dauka Zeanurin. Landareei buruzko hainbat liburu argitaratu ditu ere bai.
Arespalditzan emango duen hitzaldian Euskal Herriko senda-belarrei buruz arituko da, gertu ditugun eta gure osasunerako onak diren landareak erakutsiko ditu, baita senda belarrei buruzko liburuak ere. Hitzaldia udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.