Bi biztanleko auto bat dago Amurrion, automobil-parkea udal zerrendetan izena emanda dauden ia 5000 autok osatzen dute, baita 800 kamioiek eta 400 motorrek ere. Aparkalekuak, berriz, 5600 inguru omen dira. Hauen erabilera arautu eta minusbaliatuentzako aparkalekuak eta bestelakoak behar bezala erabiltzen direla ziurtatzeko, kanpaina bat aurrera eramaten ari da Amurrioko Udaltzaingoa.
Horretaz gain, datozen egunetan bidegorrien erabileraren inguruko informazio kanpaina bat gauzatuko dute, baita oinezkoen jarrera arautzeko ere.
Maiatzaren amaieran, motorren dokumentazioa eta autoen segurtasun dispositiboen (segurtasun uhala, kaskoa, adin txikikoentzako aulkiak…) erabilera kontrolatzeko kanpaina egingo du Udaltzaingoak. Ekainan, alkohol eta droga kontrolak eta baita sakeleko telefonoa erabiltzen duten edota argiak txarto eramaten diztuzten gidariak kontrolatzeko kanpainak izango dira.