"Saria" (The prize) filmaren adaptazioa da antzezlana. 1963 urteko filme honen protagonista Paul Newman da, Mark Robsonek zuzendu zuen eta Nobel Sarietan girotutako istorio misteriotsua da, seduzkio fina eta umore ukituak ere dituena.
Oihala Zabaltzenek datorren maiatzaren 5ean, igandea, estreinatuko du "El premio", bere antzerkirako bertsioa, ohi bezala Udal Lanbide Heziketa Ikastetxearen aretoan eta funtzio bakarrean. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera doainekoa izango da.
Inkonszientzia eta ilusioa
Oihala Zabaltzen Laudioko antzerki talde beteranoa bere 25.garren urteurrena ospatzen ari da aurten. "El premio" prestatzen duten 56. antzezlana da eta, antza, askoz gehiago ere egiteko asmoa dute. Aitor Urquijo kidearen esanetan, "inkonszientzia eta ilusio ariketa da" emankortasun hau, 25 urte hauetan konfidantza eta maitasuna eman dizkien publikoari esker posible izan dena.