APILL merkatari elkarteak lehiaketa hau antolatzen duen bigarren aldia da. 22 tabernek parte hartzen dute bertan eta horietan guztietan Gin Tonica hartu ahal izango da 5 eurotan. Lehiaketan parte hartzeko herritarrek ibilbide orria jaso beharko dute edozein tabernatan, lau establezimendutako zigiluekin bete eta 2 Gin Tonic gogokoenei botoa eman. Orri hau Maiatzaren 6ko goizeko 10:00ak baino lehen utzi beharko da tabernetan horretarako jarriko diren kutxetan.
Sariak
Orria behar bezala betetzen duten guztien artean hurrengo sariak zozketatuko dira:
- Asteburu pasa bat Londonen bi pertsonentzako. 2 gau hotelean gosaria barne. Araba Bidaiak agentzian jasotzekoa.
- 3 Gin Tonic pack hurrengo osagaiekin: Greenall´s + Fever Tree + merchandising