Ekimena haurrentzako euskarazko literatura bultzatzeko "Bularretik Mintzora" egitasmoaren baitakoa da. Egitasmo hau Laudio Udalak sustatzen du bere Euskara Arloaren bitartez.
Helburua guraso eta seme-alaben arteko irakurketari etekin handiagoa ateratzea da: ipuinak, bideoak, asmakizunak eta olerkiak... elkarrekin gehiago gozatzea.
Irakurketa klubak sei saio izango ditu, zita astearteetan izango da 18:00etatik 19:30etara.
Egutegia hurrengoa da:
- Apirilak 9 eta 23
- Maiatzak 7
- Urriak 8
- Azaroak 5 eta 19
Irakurketa Kluba euskaraz izango da eta 4-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ekimena doakoa da eta Laudioko Udal Liburutegian gauzatuko da. Bertan eman behar da izena aldez aurretik, plazak mugatuak dira eta.